Helduak

Helduok hainbat egoera eta erronkari egiten diegu aurre, eta, batzuetan, gure baliabideak nahikoak ez direla sentitzen dugu.

 

Terapiara etortzen gara sintoma jakin batzuekin ala ondoez orokor batekin. Batzuetan sintoma hauek daude: arnasa hartzeko zailtasuna, bularreko zapalkuntza, ondoez orokorra, negar egiteko gogoa edo gutxiagotasun-sentimenduak, ez ahokatzea, antsietate gisa ezagutzen ditugunak, kasu askotan egoera jakin batek eragindakoak direnak, baina beste askotan gure historia pertsonalarekin eta gure harremanekin zerikusia dutenak.

 

Gure egiteko moduak sintoma horiei erantzuten die, ez hain biziak izan daitezen eta era berean haien jatorria eta bizitzan duten funtzioa ulertzen ere laguntzen dizugu.

Emozioetan ardazten gara, haien identifikazioan eta onarpenean, hortik gure gorputzean, pentsamenduetan eta harremanetan nola adierazten diren lantzeko, pertsonak eta bere osasuna modu orokor batetan ulertzen bait dugu.

Helburua autoestimua eta ongizatea areagotzea da eta pertsona bakoitzak bere buruarekiko harremana hobetzea.  Terapiak harreman-aldaketak eta pertsonalak dakartza, eta horrelaxe identifikatu eta landuko dira kontsultan. Gure baliabide pertsonalak garatzea da helburua, egungo egoeretara egokitzeko gure bizitzaren eta gure zaintza eta osasunaren protagonistak izanda.

 

Gure ustez, prozesu bakoitza bakarra eta errepikaezina da, eta gure esperientzia eta ezagutzak paziente eta terapeutaren elkarrekin sortzen den harreman horretara egokitzen ditugu.

Jendea bere pozetan benetakoa izatea gustatzen zait, baina bere minetan, tristuretan, beldurretan ere bai. Horrela bakarrik, alde guztietan onartuta sentituz eta, noski, negatiboetan ere, zauriak konpontzen has gaitezke, eta hortik geure onenarekin konektatu.

GarePsikologia_103

“Geure burua aurkitzea, ezagutzea, onartzea eta geure boterea berreskuratzea”

Click to listen highlighted text!