Haurtzaroa eta Nerabezaroa
Haurtzaroa eta nerabezaroa bilakaera-zikloak dira, non gizakiak munduarekin ulertzeko eta erlazionatzeko modua eraikitzen baitu. Pertsona helduekiko eta erreferentzia-irudiekiko loturen bidez, beren mundu kognitiboa, emozionala, harremanetakoa eta afektiboa eraikitzen hasten dira.
Ildo horretan, bilakaera-etapa honen garapeneko izaera aldakorra dela eta, garrantzitsua da esparru teoriko batekin eta tresna zehatzekin lan egitea haur eta nerabe bakoitzari erantzun ahal izateko.
Gure tresnak askotarikoak dira; hitza, proiekzio-teknikak eta jolas terapeutikoa barne hartzen dituzte…
Pertsona eta familia bakoitzaren beharretara eta prozesuetara egokitutako espazioa eskaintzeko.
Eremu terapeutikoan, haurrari eta nerabeari beren sentimenduak adierazteko eta beren gatazkak azaltzeko aukera ematen zaie , beren barne-mundua ulertzeko eta onartzeko espazioa eskainiz. Hortik abiatuta, sor daitezkeen oztopoak landu eta integratzeko espazio bat eskaintzen da, bai ageriko sintomari, bai haren oinarrian dauden barne-prozesuei begira, erresilientzia eta bere indarguneak sustatuz.
Lan honetan funtsezko eta berebiziko garrantzia duen pieza da hazkuntzako irudiak sartzea, laguntza eta zaintza emozionaleko prozesua babestu ahal izateko. Garrantzitsua da, halaber, garapenean esku hartzen duten eragileekin harremanetan egotea, hala nola ikastetxearekin eta/edo erakundeekin.