Terapia autoezagutzaren eta sakontzearen lan gisa ulertzen dugu, eta, psikologiako profesionalak garen aldetik, hainbat gertakari, egoera, harreman eta bizipen ulertzeko eta “behar bezala” jartzeko estrategiak eta ezagutzak ematen ditugu, eta beste leku ez hain mingarri eta eraikitzaileago batetik gure historiaren parte izan daitezen.

 

Gure buruaren zaintzarako gune bat eraikitzen dugu, errespetua eta garapenerako begirada landuz, non pertsona bakoitzak, berezko behar eta errealitateekin, bere osasunaren garapenaren prozesuan parte aktioba hartzen duen, norberaren baliabideak lantzen ditugu, hobeto egokitzeko eta ongizate handiagoa izateko gaitasunak aurkituz.

 

Pertsona bakoitzaren prozesu eta izate bakarra kontutan hartuta, gure denbora eta espazioa, modu hurbil eta aktibo batekin, moldatzen dugu.

GarePsikologia-119

Helduak

Helduok hainbat egoera eta erronkari egiten diegu aurre, eta, batzuetan, gure baliabideak nahikoak ez direla sentitzen dugu.

 

Terapiara etortzen gara sintoma jakin batzuekin ala ondoez orokor batekin. Batzuetan sintoma hauek daude: arnasa hartzeko zailtasuna, bularreko zapalkuntza, ondoez orokorra, negar egiteko gogoa edo gutxiagotasun-sentimenduak, ez ahokatzea, antsietate gisa ezagutzen ditugunak, kasu askotan egoera jakin batek eragindakoak direnak, baina beste askotan gure historia pertsonalarekin eta gure harremanekin zerikusia dutenak.

GarePsikologia_069

Haurtzaroa eta Nerabezaroa

Haurtzaroa eta nerabezaroa bilakaera-zikloak dira, non gizakiak munduarekin ulertzeko eta erlazionatzeko modua eraikitzen baitu. Pertsona helduekiko eta erreferentzia-irudiekiko loturen bidez, beren mundu kognitiboa, emozionala, harremanetakoa eta afektiboa eraikitzen hasten dira.

intervenciones-grupales-gare-psicologia-vitoria

Taldeko esku-hartzeak

Talde-lanak onarpen eta hazkundearen espazio bat ahalbidetzen du, beste batzuekin lagunartean sentitzeko. Horiekin beste espazio batzuetan gerta daitezkeen antzeko egoerei aurre egiteko ereduak eta moduak alda ditzakegun harremanak ezartzen ditugu.

GarePsikologia-114

Familiaren terapia eta orientabidea

Familiekiko esku-hartze sistemikoetako espezialistak. Lana ezarritako testuingurutik eta harremanetatik egiten da, bai eta familia-sisteman pertsona batzuen eta besteen arteko interakzioek dituzten ondorioetatik ere.

school-1223872_1920

Heziketarako Aholkularitza

Hainbat erakunde eta instituziorentzat lan egiten dugu, beren eskaera zehatzetara egokitzen diren edukiak sortuz.

Click to listen highlighted text!